Orrialde:Lopez 1782.djvu/300

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<299>

VII. JINKOAREN BORONDATERA EGOITHIAZ


LEHEN KAPITULIA [I/8/1]

Zointan bi fundamen edo prinzipioz minzaturen baikira Jinkoaren plazerrera edo borondatera egoithiaren gañan

Jesu-Kristok Seint Matheu beithan erraiten dizi: egin izan bedi, Jauna, ez nik nahi dudan bezala, bena zuk nahi duzun bezala. Aita Seindiek ziozie Jinkoaren Semia Zelutik lurrera jeutsi izan dela eta gure naturaleza hartu bi gauzarendako: lehena, bere odolaz gure arrerozteko eta bigerrena, bere predikiez eta etsenpliez guri Zeluko bidiaren erakasteko; ezi —dioena Seint Bernatek—, nola auher izanen baitzen guretako bidiaren jakithia presundean egon izan bagina, orabat auher zukezun guretako presundeitik jalgitzia, bidia ezagutzen ezpagindien. Hartakotz, nola Jinkoa ezpaitaiteke ikuz korpitzeko begiez, nezesario zuzun segi eta imita ahal gindezan, ikuz zaiteen estathian jar zadin eta gizonaren naturaleza har zezan; hala nola artzaiña