<288>
protsimuak zernahi den bekatu eginik ere, haren mezperetxatzetik gure gibelzeko. Ala baita arrazoin handi eta bortitz bat Jinkoaren zerbitxian gure finkarazitzeko, behin ere laxatu gabe hungiaren eraiteko, eta beti Jinkoaren beldurrareki eta umilgi ibilarazitzeko, goguan hartzia protsimo bekatore handi gindaukan hura, agian Jinkoak bere faltak barkaturik bere grazian erezebitu diela, gihaur hartan girenez ez jakithia! Hartakotz Ispiritu Seindiak Zuhurraren ahotik erraiten dizi, gizon beti Jinkoaren beldurrian dena uroz dela; beste leku batetan, aldis, abertitzen gitizi, bekatu barkathien gañan ezkiten beldurrik gabe izan. Halaz egin ahal gintukeen bekathien orhitxapena net prootxoz duzu gure umiltarzunian eta gihauren burien mezperetxian atxikitzeko; hortan badiizi anitz arrazoin goguaketa finik eta barnarik egiteko.
Bestalde goguan hartzen baitugu bekatu orijinaletik jiten zauzkigun miseriak eta damiak, zunbat arrazoin eztugu, hek ikuz eta, umiliatzeko eta gure burien mezperetxatzeko, poroanzaz ezagutuz bekatu hartzaz naturaleza gutan zoiñen satsuthia izan den? Ezi hala nola harri bat bere piziaz behera erorten baita, orobat bekatu orijinalak egin deragun kalthiak ekarten gitizi legiaren kontreko haragiaren nahikunden, banitathiaren eta munduko