Orrialde:Lopez 1782.djvu/288

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<287>

nithien ordian ere, eta ene fedia azki bortitz mendien lekuz kanbiarazitzeko, bekatu mortaletik xahu ezpaniz deuz ere enuzu, eta neure huntarzunak oro prauben hazteko eman banitza ere, eta ene gorpitza suian erratzeko, horiek oro deuz etziazkidatzu baliatuko Jinkoaren grazian ezpaniz.

Eztatu tristhian gituzu, beraz, ezpagira Jinkoaren amoriuan, ezi hura gabe deuz ere ezkituzu, eta orano ezdeuz beno guthiago gituzu. Eremedio hun bat duzu beti umiltarzunian egoiteko eta bere buriaz opinione apal baten ukeiteko, ezin jakithia Jinkoaren grazian den bai ala ez. Baziakiguzu segurki Jinkoa ofentsatu dugula eta etziakiguzu, aldiz, segurki barkamendia uken dugunez. Halaz, nor menturatuko da buria gora ibiltera? Nor ezta bere beithan ahalgez urthia egonen? Eta nor ezta lurraren bihotzerañokuan apalduko hain ikaragarri den duda batetan? Hara zerk erranarazi dien Seint Gregoriori Jinkoak nahi uken diela ezkindezan uken segurtainxarik haren amoriuan ginela, haren grazia baten segurki beti ukeiteko, zoin baita umilitathia. Egiaz zunbat-nahi phenagarri iduri dien Jinkoak pundu hortan uzten deragun beldur eta dudak, Jinkoaren miserikordia eta huntarzun handiaren egitate bat duzu, beldur bat prootxosa umilitathiaren jardiresteko, haren begiratzeko eta gure