Orrialde:Lopez 1782.djvu/287

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<286>

sofritzen dudana deuz ere eztuzu ene bekathiek merexi dutenaren aldian; enuzu punitu, Jauna, merexi nukeen bezala, eta mundu huntan sofritzen ahal gintuskeen phenak oro deuz ere eztituzu bekatu batek berak merexitu dienari ihardesteko. Eztea justo bekatoriak Jinkoa mesperetxatu onduan, bera izan dadin mesperetxathia? Guti estimu nehork uken dezan, bere Nausi oroz gañekua estimatu ezthienaz geroz? Eta gizon bere Kreazaliaren ofentsatzeko borondathia eta ausartzia uken diena izan dadin punithia, behin ere nahi dienaren egiteko ahala ezin ukenez?

Eta hori duzu segurthaintxarik ezin ukena Jinkoak bekathiak barkatu derauskigunez, zunbat ere esparanza ukeiteko dugun Jinkoak barkatu derauzkigula. Zuhurrak erraiten dizi gizonak ezthakiela Jinkoaren adiskide ala etsai den, eta halaber Joandene Paulek erraiten zizin: deuz ere eztut ene konzenzian seindi, hargatik ere eztakit xahu nizanez Jinkoaren aitzinian; maluroski bekathian baniz, zer baliatuko zaut Apostolu izaithia eta arimen Jinkoaganat itzularatzithia? Gizonen eta Aingurien lenguaiaz mintza nindaitekeen ordian, justo ezpaniz, tronpeta bat eta soiñu airian galtzen den bat bezala niz; Profetek bezala jinen diren gauzen jakiteko dohaiña banu ere, jakitate guziak