<285>
behar diizi, Jinkoa ofentsatu dien bat, zunbat-nahi apaldurik ere, eztela merexi dien beno aboro umiliaturen eta apalduren. Goguaketa hori ezinago barna eta zolarik ezthien leize bat duzu, ezi Zelian ikuz artekan Jinkoaren huntarzuna zoiñen handi den, etziroguzu untsa ezagut ahal, zoiñen handi den haren kontre egiten dugun bekathiak merexi dien gaztigia edo punimendia.
Hori untsa goguan erabil bagindeza eta gure bekathiak eta miseriak untsa iker baginza, net humil gintukezu eta gure buriak guti estima ginzakezu, eta plazerreki mezperetxiak eta dezohoriak erezebi. Jinkoaren eretzerat leal izan eztenak, haren grazian jarri onduan, zer eluke behar sofritu haren amorekatik? Jinkoa utzi dienak bere pasionen segitzeko, bere Kreazalia ofentsatu dienak eta bere Nausia, plazer igarankor baten hartzeko, eta halaz phena eternalak merexitu thienak, zer mesperetxuren, injurio, afronturen gogotik erezebitzeko eluke ekarria izan behar, Jinkoaren majestathiaren kontre egin thien ofentsen barkamendiaren jardiresteko? Bekatu egin nizin —ziozu Dabitek Jinkoari minzo delarik— gaztigiez eraiki ninduzun beno lehen, eta hartakotz gero hobeki zure manu seindiak beiratu tizit, hara zergatik ixilik noon eta enizan menturatzen plañurik eitera; ezi