Orrialde:Lopez 1782.djvu/285

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<284>

zerbait, ezdeuz izaithiak beno gizona apalzenago dienik Jinkoaren aitzinian, eta hura bekathia duzu. Zer leize barna eta ilhuna ezta bekathia! Anitzez ezdeuztarzuna beno barnago, beltzago eta ikaragarriago duzu, sordeitsago denaz geroz bekatu egithia, ez izaithia beno. Jesu-Kristok erraiten dizi Judasez minzo delarik, zoiñek traditu nahi baitzien: hobe zateen harendako sorthu ezpalis. Eztuzu gauza direnetan eta eztirenetan deuz ere hain apalik eta hain mezperetxagarririk Jinkoaren aitzinian, gizon bekatu mortalian dena beno, zoin Zelutik dezterrathia baita, Jinkoaren etsai eta Ifernuko phena eternaletara kondenathia. Goguan beti uken dezagun egia hori, nahibada ezkindukeen ordian seindi konzenzian bekatu mortalik batere; eta nola gure ezdeuztarzunaren hobeki ezagutzeko, begien aitzinian ezarri baitugu ezkinen denbora, orobat hobeki ezagutzeko gure apaltarzunaren eta miseriaren, orhit giten bekathian ginen denboraz; goguan har dezagun zoiñen estatu tristhian ginen, noiz eta ere Jinkoaren begietan bekathiaz higungarri baikinen; Jinkoak sogiten ziraguzun bere etsaiari, kolerasko haur batzuri eta Ifernuko phenetarat kondenatu kriminel batzuri bezala, eta hortan gañan ahalgez hurt giten eta ahalaz umilia eta apal giten; ezi sinhetsi