<283>
urgulutsu naite, eztudanaz geroz neure izaiteko deuz egin, eta zuganik, Jauna, xoilki dugunaz geroz gure izaithia, bizitzia, zerbait eiteko ahala? Oro zure ezkuti tiizi; gutzaz den bezanbat deuz ere etziroguzu, zeren gure beitharik ezdeuz batzu baikira. Zertzaz urgulutan sartzen ahal gira? Gure ezdeuztarzunaz agian? Gorago Zuhurrareki erran diizi: zertzaz urgulutsu daite erhautsa eta hautsa? Bena orai erran ziroguzu, zertzaz urgulutsutzen ahal da ezdeuza, erhautsa eta hautsa beno guthiago dena? Zer arrazoin du banitatetan sartzeko eta zerbait dela sinhesteko? Segurki eztizi arrazoinik batere.
SEIGERREN KAPITULIA [II/3/7]
Nehork bere buriaren ezagutzeko eta umilitathiaren jardiresteko ezinago bide hun eta segur bat dela bere bekathiez orhitzia
Guazen aitzinago gure burien ezagutzian, erabil dezagun orano gehiago gu beithako lurresko izaite haur, bena idiren daitea hortan zerbait gehiago umilia gitzakeenik? Izan daitea zerbait azken kapitulian minzatu giren ezdeuztarzuna beno apalagorik eta gizona aboro umilia diroenik? Bai, duda gabe baduzu besterik