Orrialde:Lopez 1782.djvu/283

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<282>

guziez, hainbeste Jinkoaren laguntzaren beharra badiizi dugun izaithiaren ez galtzeko, haren jardiresteko uken dugun bezala. Jinkoak bere ezku boteretsias beti begiratzen gitizi erortetik ezdeuztarzunaren leizera, zointharik kreatzian idoki baikitu, eta hartakotz Errege Profetak Jinkoari erraiten dirakozu: Jauna, moldatu nuzu eta zure ezkia ene gañan ezarri duzu. Ezku hark jasaiten eta biziarazitzen nizi eta begiratzen idoki nuzun ezdeuztarzunera berriz itzulzetik. Hanbat Jinkoaren sokorriaren beharra diizi eman deragun izaithiaren irauteko, nun falta balezagu eta mement batez bere ezkia guganik urrunt baleza, instant berian ezezta baikindaiste hala nola argia galtzen baita ekia gordatzen denian. Arazione guziak —ziozu Isaia Profetak— Jinkoaren aitzinian ezpalira bezala tuzu, eta haren eretzian ezdeuz bezala. Gihaurez ere erraiten diizi egun oroz ezdeuz girela; beldur ukeiteko diizi ordian minzo girela ezpañez xoilki eta eztugula untsa ezagutzen zer erraiten dugun. Jaunak letsala endelga gindezan eta seindi Profetak endelgatzen eta ezagutzen zien bezala, Jinkoari erraiten zienian: nizana oro ezdeuz bezala nuzu zure aitzinian: neure beitarik egiaski ezdeuz nuzu; ezi eninduzun eta izaithia zureganik dizit; zuk, Jauna, egin nuzu eta zer arrazoiñez neure izaithiaz