<274>
umilen eta ezthien otoitzak beti plazer ein derauzu. Errege Profetak ziozu Jinkoa umilen otoitzari behatzen dela eta heen otoitzak ezthiela mesperetxatzen. Eztezazie uken, beraz, beldurrik, gizon umil bat Jinkoaz konfusionereki ireizia izanen dela; galdeiñak oro hareganik jardiretsiko tizi. Soizie Publikanuaren otoitza Jinkoari zoiñen laket izan zitzakon: begien Zelurat alxatzera, ez Aldarerat hurrantzera etzuzun menturatzen, bena Tenpliaren xoko bathian zoolarik, bulharrak joiten zithielarik, bere buriaren ezagutze umil bateki erraiten zizin: ene Jinkoa, nitzaz, bekatore bat bainis, ukazu pietate. Jesu-Kristok erraiten dizi: segurtatzen zitustet bere etxerat Publikano hori joan dela bere bekathietarik xahaturik; eta aldis, Fariseen urgulutsia Tenpluti jalgi zuzun kondenathia. Beste bertuthe guziak oro giza berian igaran ahal ginzakezu eta erakats, hetarik batere umilitathia gabe estaiteela izan eta halaz, nahi baduzu moien laster bat heen jardiresteko eta ezkola labur bat fite perfekzionera heltzeko, haur duzula: izan zite umil.