<275>
LAURGERREN KAPITULIA [II/3/5]
Umilitathiaren lehen graduaz, zoin baitago nork bere buriaz sinheste edo opinione apal baten ukeithian
Seint Laurenkz Justinienek erraiten dizi nehork ere ezthiela umilitathia untsa ezagutzen, Jinkoaganik bertuthe horren dohaiña erezebitu dienak bezik; bere beitharik net neke dela haren ezagutzia eta gizona eztela deusetan ere ardurago tronpatzen, egiasko umilitathiaren ezagutzian beno. Uzte duzu —ziozu Seindu horrek— umilitathia doola erraithian bekatoroz eta miserable bat zirela; hortan balago mundian elukezu gauza ihiagorik, oro umil gintukezu; ezi oro pundu hortan ber gizan minzo gituzu eta Jinkoak letsala bekatore eta miserable girela erraiten dugun bezala, gure beithan hala girela sinhestetan ginen! Uzte duzu orano umilitathia doola xarki bestiturik izaithian eta lan apal eta mezperetxagarrien egithian; tronpatzen zira, ezi horien ororen pian urgulu anitz gorda dietezu: besthiak ez bezalako eta persona behar bezalako eta umil baten igaraithiagatik, horiek oro egin dieistezu eta ordutik urgulu ezabiago bat, bena lanjerozago