<273>
erorte suerte horiek. Umilitathia garbitarzunaren eta xahutarzunaren hain edergaillu handia duzu, nun Seint Bernat erraitera menturatzen baita Ama Birjinaren xahutarzuna, umilitathia gabe, Jinkoari etzitzakola laket izanen.
Obedienziaz ere erraiten ahal diizi, umilitathia gabe eztaiteela izan, ezi umil eztena eztuzu izanen sekula anitz obedient eta aldis, egiaski umil dena beti obedient duzu. Nehork zernahi mana zirozu persona umil bati, bestek nahi dutena nahi dizi, oso-osua bere geihenaren manura dioozu, ez xoilki bere konduitan eta bere obretan, bena orano bere borondathia eta bere Jujamendia haren manuko tizi, hartan nehork etzi idireiten kontrastik, ez heraberik, bena urgulutsiez eztuzu gauza bera.
Konsideratzen badugu otoitza —zoin baita bizi ispiritualaren fundamena— aiza ezaguturen diizi umilitathia gabe eztela prootxoz; umilitathiareki, aldis, Zelura heltzen dela Zuhurraren erran hoen arabera: umiliatzen denaren otoitza odeien gaindi igaranen da; Jinkoagana hel arthio ezta konsolathia izanen; Jinko Handiaren aitzinetik ezta jalgiko haren so huna uken arthio. Judith Seindak eta umilak, bere ganbaran zilizioz zintaturik, hautsez eztalirik eta lurrian hedaturik, oihuz Jinkoari ari zuzun, erraiten zerakolarik: persona