Orrialde:Lopez 1782.djvu/273

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<272>

emanak dituzu, nun iduri baitute bi ahispa direla. Dohatsu egiten gitusten bertuthetarik lehena, Jesu-Kristok ezarten dizi ispirituz praube izaithian, eta zunbait Seinduk hori umilitathiaren hartzen dizie, eta beste batzuk praubezia bere nahiskuaren, hala nola Fraidek eta Serorek Komenthietan hautatzen duten bezalakua. Bena zernahi den izan dadin, praubeziak umilitathia beti lagun uken behar dizi: ezi bestimenda arrunt eta xar bat izan dieitezu hala bestiturik denarendako urgulusko okasione bat, untsa bestithiak urgulutsu bailira bezala mezperetxatuz. Hartakotz Seint Augustinek nahi zizin haren Komentuko Fraidiak, ez endezki, bena onezki bestithiak izan ziten. Bestalde, orano umilitathia nezesario duzu, deuzen faltarik ez ukeithiaren eta gure untsa ez izaithiaren sobera ez desiratzeko, eta Jinkoak emaiten derauzkigun gauzez kontent izaiteko.

Garbitarzunaz den bezanbat, segur duzu haren begiratzeko umilitathia nezesario dela. Desertuko Aiten bizitzian badiizi anitz etsenplu, erori ahalgaizunik heldurik gizon penitenzia handirik eginez bizi ziren batzuri, eta bakartarzuneko bizi gogorrian; ezi heen flakeziak jiten zituzun umilitate ezkazetik, presumizionetik edo bere burietan sobera fidainxa ezartetik, eta Jinkoak urgulutsia punitzen dizi permetituz