<271>
jiten duzu. Jesu-Kristok berak egia hori erakazten diraguzu, erraiten dienian: ikaz ezazie eneganik bihotzez ezti eta umil nizala eta zien arimen pausia idirenen duzie. Umil izan ziteste eta bakian izanen zirete zihaurien burieki eta beste ororeki. Zuhurrak erraiten dizi urgulutsien arthian beti diskordia edo nahazteria badela; bena hok elgarren arthian beti ordenarioski aharretan diren bezala, umilak bakian diaudezu. Egiasko umilen arthian ezthietezu izan beste kontestarik, zoiñek bere buria apaldurenago dien bezik, eta zoiñek batak besthia ohoraturenago dien. Giza hortako zuzun Joandene Paule Ermithaiñaren eta Seint Antonioren arteko kontesta; behar zizien Jinkoaren manuz beliak ekarri zereen ogia hautsi eta partitu; Paulek nahi zizin Antoniok egin zezan Arrotz bezala eta Antoniok Paulek egin lezan, hura beno zaharrago zelakotz. Bakoitzak bere aldetik besthiari ogiaren hautsarazitzeko arrazoiñak ekarten zitizin. Giza hortako disputak hun tuzu eta, nola egiasko umilitatetik sortzen baitira, eztizie nahazten, ez galaraziten elgarren arteko bakia eta amoriua, bai, aldiz, azkartzen eta iraukor egiten.
Minza giten orai beste hirur bertuthez: praubeziaz, garbitarzunaz eta obedienziaz. Praubezia eta umilitathia elgarri hain