Orrialde:Lopez 1782.djvu/271

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<270>

bihotz hunez sofrituko tizit Jaunaren koleraren punimendiak, zeren haren kontre bekatu ein baitut. Gizon urgulutsu batek oro gaitz hartzen tizi, eta beti arrazoiñik gabe uzte dizi nehork ogen egiten derakola, eztutela bere mereximendien arabera estimatzen. Umilak, aldiz, zernahi den ogen nehork egin dezakon, etzi goguan hartzen, ez pentsatzen ogenik egin derakotela, eztizi ere uzte neholare egin dezakootela; beti idireiten dizi nehork grazia egiten derakola eta zernahi den gizaz nehork trataturik ere, beti kontent duzu, zeren beti uzte baitu nehork merexi dien beno hobeki tratatzen diela. Azkenekotz, pazenziaren jardiresteko umilitathia bide edo disposizione handi bat duzu, eta hartakotz, Zuhurrak Jinkoaren zerbitxian sarthu nahi dena abertitu onduan, prepara dadin anitz nahigabe eta dezplazerretara eta pazenziaz betha dadin, hartako emaiten dien moiena umiltarzuna duzu: umilia zazu zure bihotza —ziozu— eta pazenzia har zazu, eta Jinkoak igorten derautzunak oro erezebi zatzu eta pazienki phenak sofri. Bena nola hori egin dirogun erakasten diraguzu orano beste hitz hotzaz: ukazu pazenzia zure umilitathian, erran nahi baita, izan zite umil eta ordutik pazient izanen zira.

Bakia ere, mundu ororen hain huntarzun desiragarria, hain nezesariua, umilitatetik