<263>
duzu umilitathiak bihotzian erruak barña eginak uken ditzan, eta zunbatenaz ere barnago baitituzke, hanbatenaz ere bertuthiak emendaturen eta oren oroz azkarturenago tuzu.
Hasi dugun lekutik akabatzeko, umilitathia Seindu guzien dotrinaren arabera, bertuthe guzien iturburia, fundamena eta errua duzu, hala nola urgulia baita, Zuhurraren erran hoen arabera bekatu ororen prinzipiua eta hatsarria. Bena menturaz norbaitek erran zirozu, nola erran edo abanza daiteke umilitathia bertuthe ororen eta etxe ispiritualaren zimendia dela, segur denaz geroz fedia dela zimendu hura, Apostoliaren hitz hoen arabera: nehork eztezake beste fundamenik ezar deja ezarria dena bezik, zoin baita Jesu-Kristo? Seint Tomasek net untsa ihardesten dizi arrazoin horri. Bi gauzek izan behar zie —ziozu— etxe baten zimendiaren untsa eiteko: lehena, lurra untsa ideki behar zi, lur arhiña eta hariñazia aurtiki eta zilatu, idiren artekan lurra azki gogor, haren gañan murriaren hazteko. Bigerrena, untsa zilatu eta hariña oro idoki onduan, nehor hazten duzu lehen harriaren pausatzen, zoiñek beste grado berian ezarten tusteneki eiten baitu etxiaren fundamena. Horra nola —ziozu Seint Tomasek— umilitathiak eta fediak etxe ispiritualen eiten duten gauzaren imajina