<264>
edo portreta; umilitathiak lurra idekiten dizi, zilatzen eiteko lekia eta hariña oro kanporat aurtikiten, zoin hariñak señalatzen baitu gizonaren indar flakuak; ezi eztuzu bertuthen etxe ispirituala ein behar zure indarren gañan; zure indarra hariña arhin bat duzu, zu beitarik aurtiki behar zu, zure buriaz mezfidatuz eta beti zilatuz idiren artekan lur gogorra han lehen harriaren ezarteko, eta harri hura Jesu-Kristo duzu, zoin etxe guziaren lehen fundamena baita. Zimenduko lehen harri horren untsa pausatzekotz, aitzinetik behar zi zilatu umilitathiaren medioz. Hartakotz umilitathia ere deithia duzu etxe ispiritual haren fundamena. Umilitathiak lurra untsa zilatzen badu, gure ezdeuztarzun propiaren ezagutzian kanporat aurtikiten gutan den hariña arhin guzia, erran nahi baitut gihauren beithan dugun fidanxa guzia, han pausatzen Jesu-Kristo, zimenduko lehen harria, haren gañan einen den etxia etzu igituko eta, ez aizek, ez hurek, behin ere etzirokezie aurtiki, zeren haren fundamena segur baitate. Bena umilitathia gabe nehork etxia eiten badu, labur lurrerat eroriko duzu, zeren hariñaren gañan egina baitate.
Umilitathiaren gañan fundatzen eztiren bertuthiak oro eztituzu egiasko bertuthiak, eztizie bertuthen iduripena