<262>
eta net untsa haren propithajiak eta kondizioniak esplikatzen tizi; ezi —ziozu Seint Gregoriok— hala nola lili batek fresko eta eder izaithia bere errotik idokiten baitu, eta bildus geros fite zimurtzen edo deseiten baita, orobat, zernahi den bertuthe umilitathiaren errotik kentzen bada, fite deseiten eta galtzen duzu. Aboro nola errua lurrian barña sarthia baita, oren oroz nehor haren gañan ibilten baita, edertarzunik ez urrinik ordenarioski ezpaitu, eta hargatik arboliaren bizia eta hazkurria erruan baita, giza berian umilitathiak eiten dizi umil denari laket baitzako lur-pian gorderik bezala egoithia, besten huin-petan eta mezperetxien pian izaithia. Umilitathiak ihez eiten dizi kanpoko ospari eta xerkatzen gorderik ilhunpian egoithia eta bizkitarthian, harek persona umila beithan begiratzen tizi beste bertuthiak oro, eta egunetik egunera handiarazitzen; eta nola arbole batek handitzekotz, luzaz irauteko eta frutu anitz ekarteko erruak barna uken behar baititu, eta nola zunbatenaz ere erruak lurrian barnago baitituke, hanbatenaz aboro iraunen baitu eta frutu ekarriko, Isaia Profetaren erran hoen arabera: erruak barña egotziko tu eta gañak frutu ekarriko du, orobat bertuthek gure bihotzetan untsa prootxatzeko, heen ez galtzekotz eta frutu heer erakarzekotz nezesario