Orrialde:Lopez 1782.djvu/262

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<261>

duzu heen mereximendien galarazitzeko. Orai berian giristiño bat munduko itsasuan uroski zihazun eta Zelurat bezik etzizin pentsatzen; Zeliari soiten zirakozun, leku zointara hatsetik heldu gei zien bati bezala, eta bet-betan urgulusko aize bat jiten duzu, gizoner plazer egiteko desir bat, bere burias kontentamendu bano bat, maluroski bide erditan galtzen duzu. Seint Gregoriok eta Seint Bernatek erraiten dizie anitz bertuthe biltzen dienak, espadu umilitateko bertuthia, erhautsa aiziari emaiten dienak bezala egiten diela: lehen aize bultak oro ezestatzen deraskola.


BIGERREN KAPITULIA [II/3/2]

Umilitathia beste bertuthe ororen fundamena dela

Seint Ziprianek erraiten dizi umilitathia seindutarzunaren zimendia dela; Seint Jeromak, aldis, giristiñuen lehen bertuthia dela; Seint Bernatek deitzen dizi bertuthen fundamena eta beiralia, eta hirurek elga botz batez ziozie, beste bertuthe ororen jasailia dela eta Seint Gregoriok deitzen dizi batzutan bertuthen Ama, bestaldian heen Errua eta Iturburia. Erruaren izen hori net untsa diaukozu