Orrialde:Lopez 1782.djvu/253

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<252>

dirakozu: Erregek ene indarrek jasan diroten beno kargu handiago bat eman diraazie; kargak pian har enezan, egun oroz komuniatzen dizit, Sakramendu Seindiaren medioz behar tudan indarren eta sokorrien jardirezteko, eta estatutan jarteko ene kargiek ekarten tuzten kundien untsa emaiteko.

Surius Authorrak erraiten dizi, Seint Pierra Zelestinek, egun batez goguaketetan sarturik bere ezdeuztarzunaren eta komunionian errezebitzen den Jaunaren Majestate muga gabiaren gañan, eta bestalde, orhiturik Joandene Paule lehen Ermithaiñak, Seint Antoniok, Seint Franzesek eta beste anitz Seindu handi behin ere etzirela menturatu Apeztera Jinkoari Mezako Sakrifizio Seindiaren oferitzeko, ez eta ere egun oroz Mahai Seindura hurrantzera, zerbait denbora dudatan egon zela, ez jakinez zer egin behar zien. Beldurrak, umilitathiak eta errespethiak beste oroz gañetik haren ispirithia garaiturik, Jaun Handiaren edo Jesu-Kristoren Gorpitzaren eta Odolaren errezebitzeko zunbait egunez egon zuzun; deliberatu ere zizin Errumala joan behar ziela Aita Seindiaren konsultatzera, jakiteko untsa einen zienez Mezarik erran gabe arraz egoithia, ala zerbait denboraz xoilki egonen zen. Nola Errumalat abiatu baitzen, berri hil zen Abade Seindu bat, fraide