<253>
arropa eman zerakona, agertu zitziakozun eta erran: ene haurra, eztuzu kreaturarik, Ainguru bat baliz ere, Mezako Sakrifizio ikaragarriaren Jinkoari oferitzeko diño edo kapable denik; hargatik ere, abis emaiten derauzut ardura oferi dezazun erespetureki eta beldurreki, eta hitz horiek erran eta, begietarik galdu zizin.
Seint Gregorio Handiak erraiten dizi, itsasuan kortsuan edo huntarzun atzimanka zabilzenek, gizon bat hartu zutela eta net urrun ereman; denbora luzaz han kaptibo egon zela, nehork ere haren berririk jakin gabe. Haren emazthiak, uztez hil zen, azte oroz Mezak erranarazitzen zithiela haren arimarendako eta, harendako Meza erraiten zen aldi oroz, haren huinetako eta ukaraietako burdiñak laxatzen zituzun; azkenekotz, kaptibatarzunetik libraturik etxerat jin zuzun, eta nola bere emazthiari erran baitzerakon bere berrien kundatzian, zunbait tenorez mirakuluz haren burdiñak erorten zirela, emazthia mirakulu haren tenoren eta egunen kundatzen jarri zuzun, eta ezagutu zizin harendako Meza erranarazitzen zien aldi oroz hala helzen zela, eta hortik —ziozu Seint Gregoriok— endelga dirozie, ene Anaiak, Mezako Sakrifiziuak zer bertuthe uken behar dien arimen libratzeko. Beda Author errespetagarriak hori iduri den