Orrialde:Lopez 1782.djvu/252

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<251>

bestaldeti Jinkoaren handitarzun muga gabiari— zunbait egunez egon zela komunionera hurrandu gabe, beldurrez behar zen disposizione ororeki etzezan errezebi. Bena egun batez Meza inzuten zielarik, preziski Apezak Osthia Seindia hauzten zien tenorian, Osthiati parthe bat ahora jin zitziakozun, eta Jinkoak ein zerakon grazia señalatu hortzaz konprenitu edo endelgatu zizin, Jinkoari laketago zitzakola amorio eta errespetureki Mahai Seindurat hurrantzia, hartarik beldurrez urrun egoithia beno. Mirakulu horrek bere ispirithian ezarri zerakon seindimendu hori, bere izkiribietan utzi dizi eta Seint Tomas ere opinione edo seindimendu bereko duzu.

Erraiten dizie Hernand Talaberakuaz —Grenadako lehen Arxapezpikiaz— Errege Ferdinantek eta Izabelak Kastillako eta Aragunako Erresumako egitekorik handienez kargatu zutela; haren kargu handiez bekaisti zirenek, haren egitatetan deuz ezin idirenez haren ogendun egiteko, erraiten zizien hainbeste egiteko liferent eta gaitzen arthian zelarik, nola egun oroz Meza Seindia erraiten ahal zien, bakartarzunian eta komenthu bathian pausian bailiz bezala. Egun batez Kardinale Mendosak adiskide anzo erran zirakozun nola minzo ziren haren gañan; Jinkoaren zerbitxari horrek ihardezten