Orrialde:Lopez 1782.djvu/248

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<247>

hura joaiten zelarik, igaran zadin Eliza baten aldian, zointan Meza erraiten ari baitzen; Elebazioneko xilinta inzunik, Jaun Handiaren adoratzera Elizan sar ladin, Meza haren akabanza inzun lezan, bai eta ere beste bi Meza ondoz ondo erran zirenak. Bizkithartian Errege berantetsirik ziagozun, jakin nahiz haren mania gisulabe errazalek egin zutenez. Suertez ikuzten dizi Erregiñaren kontre minzatu zen beste Paje edo zerbitxaria eta manatzen dizi berheala edo dilienki, joan dadin galdeitera gisu errazale heer haren mania egin dutenez; bena Erregeren mezia ein zutenez inzun zuten bezain sarri, uztez Erregek galarazi nahi ziena zela, hartzen dizie eta surat aurthikiten. Besthia, bere debozioniak arte hartan egin onduan, joaiten duzu gisulabezarier Erregeren meziaren egitera eta gisu errazalek ihardezten dirakozie, Erregeren ordria edo mania egin dutela. Arrapoztu horreki Erregegana itzulzen duzu; Errege ezthonathia kolera handitan ikuztez kontreka edo hark nahi etzien bezala gauza heldu zela, galdeiten dirakozu nun egon zen hainbeste denbora. Erregiñaren zerbitxari horrek erraiten dirakozu, haren maniaren eitera joaiten zelarik, Eliza baten aldian igaraithian inzun ziela Elebazioneko xilinta; Elizala sarthu zela, Meza akaba arthio