<248>
han egon, berheala ondotik bezte bat, bigerrena akabi gabe, hirurgerren Meza bat, hirurak elga inzun zithiela, zeren bere Aitak hil beno lehen edo hilzerakuan bere benedizionaren emaithian, oroz gañetik gomendatu baitzerakon, Meza hazten ikuzten zithienak oro akaba artekan inzun zitzan. Ordian Errege bere beithan sarthia, endelgatu zizin gauza heldu zen bezala Jinkoaren jujamendu justo batez heldu izan zela eta hala, ezaguturik Erregiñak etziela ogenik edo inozent zela, haren kontre ispirithian uken zithien pentsaketa edo opinione gaiztuak oro arraz kazatu zitizin.
Erraiten dizie ofizio bereko bi ofizialez eta Burgu batetan egoiten zirenez, zointarik bata anitz haur zielarik, egun oroz Meza inzuten ziela eta hargatik, bere ofiziotik aiza bizi zela, aldiz besthia, etzielarik bere emazthia bezik, net bekan Meza inzuten zielarik eta bere ofiziuan bezta eta aztegun, beti Gabaz eta egunaz trabaillatzen zelarik, nekez bizi zela. Azken hunek, ikusirik besthiaren eitekuak hain untsa zuatzela, bathu zien egun batez bere ofiziale lagun hori, galdein zirakozun nuntik ukeiten ahal zien bere familia handiaren hain unza haztekua; hark, aldiz, emazthia bezik ez uken eta beti trabaillatzen zelarik, gauza ororen gabian zela. Untsa zuhenak erran zirakozun: erakatsiko derauzut