Orrialde:Lopez 1782.djvu/247

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<246>

beste zerbitxariez beti karitathiak egiten zithiela. Nola hartako zerbitxatzen baitzen aboruetan debozione handi bat ezagutzen zerakon zerbitxari batez, ber gradoko zerbitxari batek bekaizthiz edo Erregeri kausitu nahiz, Erregeri erran zizin beste zerbitxari hark zerbait amizthainxa kriminel edo gaizto Erregiñareki baziela. Erregek nahibada etzien osoki salhazale hori sinhetsi, orotarat ere, nola ordukotz mezkontentkara baitzen Erregiñaz eta bere ispirithian hartzaz zerbait jelozkeria erabilten baitzien, berheala deliberatzen dizi segreki Erregiñaren zerbitxari hura galarazi behar diela. Hartako hautatu zien bidia haur izan zuzun. Errege, egun berian igaraiten zelarik gisulabe baten erratzen ari ziren leku bathian, gisulabiaren errarazitzen ari zirenak deitharazi zitizin, erran zireezun: bihar goizian igorriko baiterauziet zerbitxari bat galdeitera ene maniak egin tuzienez, har zazie eta berheala gisulabeko surat aurtiki. Gero Errege etxerat itzulzen duzu, eta manatzen dizi Erregiñaren zerbitxari —harekin adizkide zela erran zerakotena— biharamun goizian goizik joan dadin gisu errazale heer erraitera Erregek besperan eman zereen mania egin dutenez; bena nola Jinkoak beti berez arrangura baitu, egin zizin meziaren eitera zerbitxari