Orrialde:Lopez 1782.djvu/246

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<245>

hartan ikusirik, erraiten dirakozu eztadin phenetan jar, eta nahi badu inzun zien Meza salduko zerakola, haren inzuthian Jinkoaren aitzinian jardiretsi zien mereximendu ororeki; Aithoren Semiak hitzian hartzen dizi, trathia finitu zizien Aithoren Semiak eman zerakon kapa batendako; bizkitarthian Aithoren Semia joan zuzun Elizan bere otoitzen eitera eta otoitza eginik, onduan bere etxerat itzulzen zelarik, laboraria idiren zizin urkaturik trathia ein zuten lekian, Jinkoak permetiturik desesparazionesko seindimendiek ekar lezaten bere buriaren urkatzera trathu gaizto hura ein zien leku berian. Aithoren Seme hura, izithia ikuzten zien gauza tristhiaz —zoiñek ezagutarazitzen baitzerakon zer lanjerretarik Jinkoak beiratu edo libratu zien— erremezthiatzen dizi ein zerakon graziaz eta orano aboro egun oroz Mezaren inzuteko debozionian finkatu zuzun eta ordu hartzaz geroz, hanbat denboraz uken zien tentazione gaiztotik osoki librathia izan zuzun, geroz etzizin halako atakurik seinditu.

Irakurten diizi Seinta Elizabeth Portugaleko Erregiñaz —Seinta Elizabeth Hungriako Erregiñaren Illobaz— beharren edo prauben erezerat hain karitathoz zela, nun bere Amonierari kargu eman baitzien, galdeiten zuten behar orori amoiñaren emaitera; beztalde bere ezkuz edo