Orrialde:Lopez 1782.djvu/245

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<244>

joan zela bere arimaren estathiaren hari deskubritzera edo erraitera eta abis galdeitera. Jinkoaren zerbitxari horrek ahalik hobekiena konsolatu eta tentazione horren kontre azkartu onduan, abis eman zirakozun bere etxen Jaun Apez baten atxikitzia, egun oroz haren Mezaren inzuteko; Aithoren Semiak abisu hori hun hartu zizin eta hark errana egin; Jaurei bat baitzien, Jaun Apezarekin harat joaiten duzu ispirituko edo bihotzeko pausu oso batetan. Urte bat han igaran onduan, berekin zaukan Apezak galdeiten dirakozu permisionia Mezaren erraitera auzoko parropia batetara joaiteko, nun bezta handi bat baitzen; gogotik emaiten dirakozu, berak ere hara Mezaren inzutera joaiteko intenzionia edo deseiña baitzien, bena uzte gabeko eiteko batek eugerdi arthio, gogua eman gabe, etxen berantarazi ziakozun; ordian Meza gal beldurrez ikaraturik, eta ordiandanik leheneko tentazioniaz phenaturik lehiataka etxetik jalgiten duzu eta Mezalat apariatzen; zuhen bidian batzen dizi Mezaren inzutera joaiten zen herrirako biden gañan laborari bat, zoinek erran baitzerakon hango Mezak oro erranak zirela. Berri gaizto horrek hanbat tristatu zizin, nun bere malurraz dezkausitu baitzen eta oihuz erraiten Meza galdu zienaz geroz, bera ere galdia zela. Laborariak eztatu triste