Orrialde:Lopez 1782.djvu/244

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<243>

duzu. Noizpait azki bazen metalesko sugiari sogithia, sugen auzsikitik sendothia izaiteko, nik ere aski dikezit zuri sogithia fede bizi eta xahu bateki eta zure errezebitzeko desir bero bateki, sendothia izaiteko ene arimako zauri orotarik! Gero hun dukezu Antifona hunen erraithia: O apairu sakrathia, zointan Jesu-Kristo baita jañari batbederak errezebitzen diena, hitz hoekin: eman dereezu Zeluko ogia eta Aldareko Sakramendu Seindiaren ohoretan komunzki erraiten den otoitza: Jauna, zoinek Sakramendu Miragarri horren pian utzi baiteraguzu zure Pasioniaren orhitxapena.


BIGERREN KAPITULIA [II/8/16]

Zunbait etsenpluz egun oroz Mezaren inzuthiaren abanthaillaren gañan eta Apezek egun oroz Mezaren erraiteko uken behar duten arranguraz, eta zer errespetureki batbederak Meza inzun behar dien

Pia Bigerren Aita Seindiak erraiten dizi Istriako Probinziako Aithoren Seme bat beti desesparatzeko tentazione bortitz batez atakathia zela —zoiñek bere buriaren urkatzera ipiztatzen baitzien— eta zunbait aldiz tentazione gaisto hartara erorteko pundian izan zela. Fraide Seindu bategana