<242>
egunian behin, bena komunione ispirituala anitz aldiz egunian egin dieitezu. Anitz persona debotek, egun oroz, ez xoilki Meza inzuten dutenian ispirithuz komuniatzen dizie, bena orano Aldareko Sakramendu Seindia bisitatzen duten aldi oroz. Orano gauza net seindu bat duzu, ispiritualki komuniatzeko zunbait Jinkoaren zerbitxarik egiten dutenaren egithia; hala nola, Meza inzuten duzunian edo Sakramendu Seindia bisitatzen, edo ispiritualki komuniatzia desiratzen duzun aldi oroz, zure beithan pitz ezazu sakramendu Adoragarri haren errezebitzeko desir bero bat, zure bihotza Jinkoaganat alxa, erraiten duzularik: o ene Jinkoa, arima aski garbi eta xahu banu zure errezebitzeko! Diño banintz egun oroz Mahain Seindura hurrantzeko eta beti-beti ene bulharrian zure ekarteko! O ene Jinkoa, ala baininzateke huntarzun ispiritualez bethia, zure neure beithan errezebitzia merexi ahal baneza! Bena etzu nezesario hartako sakramendiaren idurien pian jin ziten enegana, niri sogithia azki duzu zure graziaren aberaztarzunez ene aberazteko; nahi uken ezazu eta azki duzu; mana zazu, Jauna, eta seindutuko nuzu! Gero Zenturionarekin erran ezazu: Jauna, enuzu diño ene etxian sar zithen, bena errazu xoilki hitz bat eta ene arima sendothia izanen