<23>
den disposizionerik hobenena Jinkoaganik jardiresteko perfekzione, zointara heldu nahi baikira. Seint Anbrosiok erraiten dizi desir hura bere beithan dienaren arima hain laket zakola, nun bethatzen baitu bere graziez eta huntarzunez, eta horren poroatzeko ekarten dizi Birjina Sakrathiak bere Kantika Mañifikathian erran thien hitz hok: Jaunak bere huntarzunez edo dohainez bethe tu gosia zutenak. Dabitek gauza bera lehenago erran zizin: arima egarria eta gosia bere hunez ase du; erran nahi baita, aitzineko kapitulian erran dugun bezala, bertuthiaren eta perfekzioniaren hainbeste gortarzun uken dutenak, heen jardiretsi nahiz, gose eta egarri handi bat sofritu bezala dutenak, Jinkoak bere huntarzunez bethe eta bere dohainez aberastu thiela, eta hori heen borondate hunaren —anitz laket zitzakonaren— saristatzeko edo pagatzeko. Noizpait Ainguru bat Danieli agertu zitziakozun eta erran hatsetik haren otoitzak inzunak izan zirela, zeren desiresko gizona baitzen. Dabitek Jaunaren ohoretan Tenplo baten egiteko uken zien desira Jinkoari hain laket izan zitziakozun, nun nahibada ez nahi ukenik ere hark egin zezakon, haren eiteko zien borondathia orotarat ere egin uken bailu bezala saristatu baitzien edo hun hartu, eta borondate hun haren ezagutzetan haren arrazan Erregetarzuna