Orrialde:Lopez 1782.djvu/23

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<22>

phenoz ziauzkozu. Zure idurira, zerk egiten du Jinkoaganako gauzetan ehor zunbait aldiz pitzu eta eneatzen baita, eta beste aldi zunbaitez ihiki eta gozoz egiten baititu? Eztuzu liferenzia hori jiten Jinkoaganako gauzetarik, bena bai gure bihotzeko seindimendu liferentetik, erran nahi baita gure bihotzeko gar faltatik. Aita Abilak erraiten dizi gizon sendo eta azkar batek karreatuko edo jasanen diela eri edo haur batek altxa eztiroen karga; orobat ere, Jinkoaren amoriuak eta zerbitxu seindiaren egarriak emaiten deragun indarrak, hareganako gauza guziak ihi eta gozatsu egiten dirauzkiguzu; aldiz, amorio haren faltak eritzen eta haurtzen gitizi salbamenduko bidian, eta halaz, haren egiteko behar tugun gauzak neke eta phenoz errendatzen.


HIRURGERREN KAPITULIA [I/1/3]

Disposizione eta bide net hun bat dela Jinkoaren grazien ukeiteko gartsuki desiratzia gure bertuthian aitzinatzia

Zerk ere egiten baitu orano net prootxoz dela gure abanzu ispiritualaren desiraren ukeithia, edo hobeki erraiteko, haren gose eta egarriaren, duzu, zeren desir hura baita gutan izaiten ahal