Orrialde:Lopez 1782.djvu/22

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<21>

xeden hatsarrian, nun erraiten baitu karitathiaren eta amoriuaren barneko legiak —gure bihotzetan Ispiritu Seindiaz iskiribathiak eta inprimathiak— behar deragula bertuthian iraunarazi, behar zaukula gida baliatu eta behar githiela Jinkoaren zerbitxuko bidian aitzinarazi, haren amoriuaren suiak eta haren gloriarik handienaren egarri handiak behar githiela mement oroz hareganat alxarazi eta bertuthian prootxarazi. Desir hura behin ariman egiaski sarthia dateenian, intsearazitzen gitizi arranguroski eta gartsuki desiratzen dugunaren jardirestera; ezi naturalezak emaiten deragun etortzaz moldetsu eta abil gituzu net nahi dugun gauzen xerkatzeko eta idireiteko, eta hartakotz Zuhurrak erraiten dizi zuhurtziaren hatsarria dela bihotzian egiasko zuhur izaiteko gutitzia baten ezarthia. Bena hortan orano baduzu beste abanthailla bat, zeren gutitzia handi hark, gauzak, Jinkoaren zerbitxian bere beitharik gaitz eta phenoz direnak, ihi eta ezti iduriarazitzen baititu. Nehor Jinkoaren graziaz bere bihotzaren erditik hari emaiten bada, mundiaren zien amoriua eta eztekiak uzten tizi, gartsuki bertuthiari jarraikiten duzu, hantik harat Jinkoari dauzkolako gauzak ihi idireiten tizi; aldiz, gogotik eztagenari, Jinkoaganako gauza horiek oro