<20>
hartuko tuzten arrangurak oro auher tukezu.
Heben net untsa jiten duzu Seint Tomas Akinakuak bere Arrebetarik bati eman zien arraposthia. Arrebak galdein zirakozun nola salba zaitekeen; ihardetsi zirakozun, nahi ukenez: nahi baduzu, salbathia izanen zira; nahi baduzu, bertuthian aitzina joanen zira; nahi baduzu, perfekzione handi batetara helduko zira. Beraz, oro dioozu nahi ukeithian, erran nahi baita, zin-zinez nahi ukeithian eta zure bihotz oroz hartara ekarri izaithian; ezi Jinkoa bethi ekarria duzu gure laguntzera, bena nahia falta badugu, gure Geihenek ein ahalak oro einik ere, auher dukezu. Zuri duzu zure salbamendiaren untsa goguan hartzia, zure eitekua duzu; haren egithiaz edo faltatziaz damurik edo prootxurik zihaurek bezik eztikezi, eta hartako giristiñotu zira. Batbederak, beraz, goguan untsa ezar beza, bertuthian laxatzen hazten den ordutik bere perfekzionian aitzinatzia ahatziko diela, bere debozionesko einbidetan nagituren dela eta, bere beithan eztizi seindituko bertuthian aitzinatzeko, ez bere buriaren mortifikatzeko desir edo guthizia handirik, eta oren hartarik harat haren salbamendiaren eitekua gaiski joanen duzu. Seindimendu hori bera idireiten diizi Seint Iñaziok bere Fraide lagunendako egin zithien