<19>
Jinkoari plazergiteko desir oso bathian bertuthiari jarraikiten direnek, segurkiago eta segidanago haren bidian irauten dizie eta, bethi eta hanbat aboro perfekzionian aitzinatuz dihatzu; bena gaztigien eta mehatxien beldurrez, edo jenden erraithiagatik, edo manazaliaren bistan delakotz bertuthia besarkatzen dienak, gutitan irauten eta hartan aitzinatzen duzu, bena flakatuz dihazu; azkenekotz, beldurrak juanez geroz, uzten dizi: hala nola harria ezkiez goiti aurtikiten denian, goiti juan bezanbat flakatuz baituha, orobat ere heltzen zieezu bestek ahulgatuz edo pusatuz bertuthiari jarraikiten direner. Bena harri bera beheiti abiatzen denian bethi eta hanbat fitetzago jeuzten baita, zeren hala baitu bere etortza; orobat, bere beitarik bertuthiari emaiten dena perfekzionian eta Jinkoaren bidian, bethi eta hanbat aitzinatuz dihazu.
Giristhinuen perfekzioneko eitekua eztuzu bortxaz egin behar den gauza bat: bihotzetik jin behar dizi. Ere Jesu-Kristok zer egin behar zien salbatzeko galdatu zerakon gizon gazthiari, lehen gauza, erran zirakozun: nahi baduzu perfeit izan; guri erakasteko, perfekzioniaren prinzipiua edo hatsarria gure nahian doola: ezi gure beitarik ezpadugu perfeit izaiteko nahia, gutzaz kargu dutenek gure perfeitarazitzeko