<18>
erraiten dizi eztela azki bertuthiaren eta perfekzioniaren zerbait desir arhinen ukeithia, bena heen jardiretsi nahisko gose eta egarri handi bat uken behar dela, eta Dabiten seindimendietan oihu egin bihotzez: hala nola orein bat hatshanturik iturrien onduan baithabila, orobat, o ene Jinkoa! ene arima bethi zureganat diagozu. Bertuthiaren desir bortitz horren ukeithia hain nezesario duzu, nun hartarik baituha gure abanzu edo aitzinatze ispirituala. Hura duzu perfekzioneko bidian sartzeko eta jardiresteko xede bakoitza. Zuhurtziaren hatsarria —zoin baita Jinkoaren ezagutzia eta maitatzia, zointan baitago perfekzione hura— duzu haren jardiresteko desir handi eta egiasko baten ukeithia, zunbatenaz ere hura bortitzago baitukegu, hanbatenaz aboro arrangura edo su ukenen diizi hartara heltzeko. Beras, berris ziozut nezesario dela perfekzionian aitzinatzeko haren zin-zinez desiratzia, eta desir hark egiaski bihotzetik jin behar zi, eta gure bihotzian bertuthiarendako ezarten dien suiaz xoilki Jaunaren graziareki haren jardiresteko intseien egitera ekarri behar gitizi, ezi desir haren suiaz ezpagira egiaski bertutherat ekarriak, haren jardiresthia neke dukezu. Bere beitarik nehork egiten thien gauzetan eta bestek eraiten derazkotenetan, liferenzia haur duzu: bere beitarik