<24>
segurtatu baitzien; eta azkenian, Zakeak Jesu-Kristoren ikuzteko uken zien gutitzia handiaz, merexitu zizin Salbazaliak lehenik sogin zezakon eta Salbazale Jaunak berak bere buria haren etxera gomita zezan. Bena orano egia hori klarkiago Salamonek erraiten diraguzu zuhurtziaz —zoin Jinkoa bera baita— minzo den lekian. Ziozu: zuhurtzia maite dutenek, ihiki idireiten dute; bena badakizea zoiñen ihiki? Desiratzen dutenen aitzinera duha eta lehenik bere buria erakazten du, desiratzen duzun bezain sarri zureki duzu: goizik jeikiten denak haren xerkatzera, ihiki bathuren dizi, ezi borthan jarririk idirenen dizi. Ala baita Jinkoaren huntarzuna eta miserikordia handi eta izaririk gabe! Bera jiten duzu gure xerkatzera eta anitzetan, edo anitz aldiz, gure bihotzaren borta joiten dizi. Apokalipsaren liburian ziozu: huna, zure borthan nuzu eta joiten dizit; eta Kantiken liburian: ene arreba, bortha zabal ezadazu. Hortik ageri duzu ezthiela xoilki bortha joiten, bena joitez akithia bailiz bezala, han jarririk egoiten duzu, guri endelgarazitzeko idekia idiren balu, sartu zatekeela eta, hargatik ere, joan gabe bihotzeko bortan jarririk egoiten dela eta igurikitzen idek artekan, amorekatik han idiren dezagun. Zunbat ere Jinkoari zure bihotzaren bortaren idekithia