<237>
nork bere bezala, jeneralki mundu ororendako eta hartako, ofritu behar zi Jinkoak ber hari edo bere partikularrian egin derazkon graziez erremetziatzeko, bena orano gizoner orori egin thien eta egun oroz egiten thien fabori edo graziez eremetzthiatzeko, bere bekatu propien pagutako bezala, mundiaren bekatu ororen satisfatzeko, orotzaz Aita Eternalari pagatzeko azki beno aboro denaz geroz; eta ofritu behar zi azkenian, Jinkoari galdeiteko berak behar dithien grazia berhezien ukeiteko, bena orano Jinkoaren otoitzeko, Eliza guziaren sokorrien galdeiteko; hola nehor Apezak Meza erraithian uken behar dien intenzionari jarraikiten duzu; karitathiak eta arimen salbamendiaren su edo nahiak galdeiten dizi, ez xoilki bere buru propiaz uken dezan arrangura berhezi bat, bena orano Eliza guziaz, eta zer ordian ein daite hoberik, Sakrifizio horren Jesu-Kristok berak Kurutziaren gañan oferitu zien gauza ororendako oferitzia beno? Hun duzu ere egun oroz Mezan gure buriak osoki ofri ditzagun Jesu-Kristorekin Aita Eternalari ber gauza horiendako, gutan deus ere ofritzeko utzi gabe; ezi zunbat ere gure obrek bere beitarik guti balio eta guti mereximendu baitute, orotarat ere Jesu-Kristoren Pasione Seindiaren mereximendier juntathiak direnian eta haren odolaz tindathiak,