<236>
heena hert edo guti ahal. Orobat egiten zizin hilen Mementuan edo hilen eiten zien orhitxapenian. Ofritzen zizin sakrifizio hura, lehenik arima zoiñen ere intenzionera Meza erraiten baitzien; bigerrenian bere azkazi hilen arimen; hirurgerrenekorik, Jesusen Konpañako Fraiden, gero bere adizkiden, hari hungi-eilen, hari gomendatu zirenen eta nori ere zerbait obligazione baitzukeen heen ororendako, eta finian arima guthienik sokorri berhezi zutenen, bai eta ere aboruenik sofritzen zutenen eta purgatoriuetarik laburzki jalgitzeko bidetan zirenen, eta zoiñen ere otoitzia baitzatekeen karitate aboro.
Batbederak segi zirozu urhats edo xede hori edo hori iduri bezte zunbait, nahi dukeen bezala eta berheziki ofritu behar zi Sakrifizio horrek hirur gauzarendako, zointara bezte orotara beno aboro obligatu baikira. Lehena, Jinkoaren ezkutik antzo orotara errezebitu ditugun hungiez erremezthiatzeko; bigerrena, gure bekathien punimendutako eta hetzaz hari ein injuriuen reparatzeko eta hirurgerrena, Jinkoari galdeiteko gure miserien sendotzeko eremediuen eta hareganik grazia berrien ukeiteko edo jardiresteko. Egun horoz Sakrifizio hori ofritzen delarik Jinkoari hirur xede horiendako, hun duzu ere haren oferitzia