Orrialde:Lopez 1782.djvu/236

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<235>

Mementuan orhitzen zuzun bederaka Salbazale Jaunaren bozt zauri sakrathiez. Ezkuñeko ezkuko zaurian Jinkoari gomendatzen zitizin Aita Seindia, Kardinaliak, Apezpikiak, Artzaiñak edo Ertorak eta Eliza gizon guziak. Ezkerreko ezkuko zaurian Jinkoari gomendatzen zitizin Errege, Jujiak eta denboralian gobernatzeko boteria zutenak oro. Ezkuñeko huiñeko plagan edo zaurian gomendatzen zitizin Fraiden Ordriak oro eta berheziki Jesusen Konpañakuak. Ezkerreko huiñeko zaurian, Jinkoa otoitzen zizin bere azkazien, adizkiden, hungi-eilen eta jeneralki haren otoitzer gomendatu ziren ororendako; bena sahetseko zauriez den bezanbat, beretako beiratzen zitizin eta hetan, harri xilo batzutan bezala, ispirituz edo gogoz sartzen, Jinkoari bere bekathien barkamendia galdeinez eta denbora berian behar zithien sokorriak eta graziak hari galdatuz. Halaz Mezako Sakrifiziua oferitzen zizin betan gauza horien ororendako, eta bakoitzaren apart edo ber-halde, baten xoilki ofritu bailu bezala, berhezikiago noren ere Meza erraiten baitzien, edo obligazionez, debozionez, persona heendako, eta bethiere intenzioniarekin, Sakrifizio Adoragarri hartarik heer zor izaithen ahal zen parthia oro heendako izan ladin, beztendako eiten zien oferimendiaz etzadin