<238>
Jinkoaren aitzinian prezio handitako edo net balioz tuzu eta net Jinkoari laket ziazkozu. Seint Krisostomak erraiten dizi net tenore hun bat dela Jinkoarekin eitekuen eiteko, Meza Seinduko edo Sakrifizio Dibino hartako denbora; Ainguriek tenore hura hartzen dutela idireiten edo ukeiten ahal duten hobena bezala, hareganik gizonendako galdeiten thuzten grazien jardiresteko eta ordian, guretako Jinkoa otoitzen dutela su eta gar abororeki. Erraiten ere dizi Aingurien Korthiak Sakrifizio hartan daudela edo idireiten direla, Jinkoaren Majestathiaren aitzinian ahozpe bezala humiliathiak eta Meza edo Sakrifiziua akabi den bezain sarri, Zeluko mandatari hek baduatzela hegaldaka Purgatorioko presundeiko borthen idekaratzitzera, eta erraitera zer ere Jinkoak fidelen otoitzer eta bere Seme Adoragarriaren mereximendier Sakrifizio hartan eman thien gauzen. Behar diizi, beraz, arranguroski baliatu okasione edo aldarte preziatu hartzaz eta intseatu hartzaz prootxatzera, egun oroz Apezarekin Sakrifizio hura oferithuz, fidainxa fermo edo handi bateki haren medioz Aita Eternalaren kolera apaizea dezakegula, gure bekathiendako satisfa eta hareganik jardirets galdeiten derazkogun graziak.
Hirurgerren debozionia Mezako hirurgerren