<227>
bezala, señalatzen dizi Jesu-Kristo nahi izan dela gure bekathiez kargatu eta pagatu, eta nahi uken diela bekatoroz baten igaran, gu justo eta seindu izan ginten... Eta Kirie-Eleisonak, zoiñek erran nahi baitu, Jauna, ukazu gutzaz pietate, señalatzen dizi gure estatu miserablia, zointhan baikinen Salbazale Jauna jin beno lehen. Luze lukezu hitz eta zeremonia orok bederaka zer misterio señalatzen duten esplikatzia, bena orok señalatzen dizie zerbait misteriosik; orai berian, Kurutziaren señale Apezak Osthiaren eta Kalizaren gañan egiten thienek, señalatzen dizie Jesu-Kristok Kurutzian sofritu zithien phena liferentak. Konsekrazioniaren onduan Osthia Seindia eta Kaliza gora altxatzen tizie, hanbat populiak Jinkoaren Semiaren Gorpitza eta Odola adora ditzan, nola orhitarazitzeko Judiuek zer egin zuten, noiz eta ere Salbazaliaren Kurutzia goiti altxatu baitzuten mundu orori erakasteko.
Batbedera bere hautura goguaketa dieitezu Misterio horietarik bat edo bien gañan eman dugun esplikazioniaren arabera, eta berheziki nehork behar zi intseatu meditazione horren berharen prootxoz egitera, ahala oro eginez Jinkoaren Semiaren amoriuari eta haren hungier ihardezteko. Hala egithia anitzez prootxozago duzu, ezi ez anitz Misterioren