Orrialde:Lopez 1782.djvu/227

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<226>

eta haren fidelki zerbitxatzeko eresoluzionetan gortzeko. Nola Mezan egiten eta erraiten diren gauzen endelgatzia anitz hartako balia baitate, hun duzu heben aitzinetik heen esplikatzia zer señalatzen duten, amorekatik ezagutze hark aboro ekar gitzan Misterio Seindu hek señalatzen eta berritzen thuzten gauzen meditatzera edo goguaketatzera, ezi Mezako hitz eta obra guziek zerbait gauza seindurik eta misteriosik señalatzen dizie. Heben utzirik heuzkarala itzultzen dudan liburian idireiten diren misteriuen esplikazionia Apezak Mezaren erraiteko arrabeztitzian hartzen dien aropetan gañan, xoilki minzaturen nuzu Apezaren Mezaren erraithian eta haren zerbitxarien hitzek eta obrek edo zeremoniek señalatzen duten Misteriuez.

Mezaren hatseko kantarien kanthiak señalatzen dizi Patriarxa zaharrak, zoiñek Jesu-Kristoren jithia igurikitzen baitzuten eta zoin galdeiten baitzuten Aita Eternalari, hitz hotzaz: igor ezazu, Jauna, Axuri lurraren Nausi geihena; othoi zabal bite Zeliak eta jeuts dadila; eta Mezaren hatseko ber kanthia bietan erraiten dizie, erakasteko zoiñenbeste desiratzen zuten Salbazale jaunaren jithia eta zoiñen ardura Jinkoa otoitzen zuten haren jardiresteko... Apezak Meza hatsian erraiten dien Konfiteorrak gizon bekatoroz