Orrialde:Lopez 1782.djvu/226

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<225>

V. MEZA SEINDIAZ


LEHEN KAPITULIA [II/8/15]

Nola inzun behar den Meza Seindia

Heben esplikatu behar diizi Mezaren seinduki inzuteko manera. Hartakotz, minzatuko gituzu berheziki hirur gauzaz, Meza inzuten dugun aldi oroz egin ditzakegunez, eta errespeturekin egin behar tiizi, Eliza Seindiak berak erakazten derauzkigunaz geroz. Lehenbizikorik gure beithan hartu behar diizi Meza dela Jesu-Kristoren Pasione Seindiaren itxurapen bat, zoiñek nahi uken baitu berritu hartzaz gure ispirithian bere amoriuaren eta phenen orhitxapena, gure orhitxapen hartzaz ekartzeko haren maithatzera eta gartsukiago zerbitxatzera eta Judiuen ezkergabetarzunetik beigiratzeko.

Horren arabera guk Meza Seindiaren inzuthian eiten ahal dugun gauzarik hobenenetarik bat duzu, atenzionereki goguan erabilthia Pasione Seindiaren Misteriuen, zoin hartan araberrithiak baitira eta hetan goguaketathuz, Jinkoaren amoriosko aktuetan