Orrialde:Lopez 1782.djvu/229

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<228>

gañan arhinski igaraithia. Horra Meza Seindiaren inzuthian nehork egin diroen lehen debozioniaren obra.

Bigerren egin daiteen debozione eta bigerren Mezaren inzuteko manera orano net prootxoz eta hun duzu, eta nolako den untsa endelgatzeko bi gauza jakin behar tiizi: lehena Meza eztela xoilki Jesu-Kristoren Pasione Seindiaren, eta Sakrifizio —zointan Kurutzian ofritu baitzen bere Aitari gure bekathiendako— orhitxapen bat eta idurisko berriapen bat, bena egiaski eta erealgi orduko Sakrifizio bera dela eta bertuthe eta prezio edo baliostarzun bera diela. Eta bigerren jakin behar den gauza, Apeza bera minzaturik ere sakrifizio hortan, eta hark berak hura oferiturik ere, Meza inzuten duten orok Apezarekin bathian oferitzen dutela. Hori hala denaz geroz, erraiten dizit Mezaren inzuteko manerarik edo biderik hobena dela, Apezari Sakrifiziuan edo Mezan juntatzia eta halaz haren segitzia, goguan hartzen dugularik —egia den bezala— ordian oro elgarrekin Elizan bildiak girela, Mezaren inzuteko bezala, orano Apezari juntaturik Jesu-Kristoren Gorpitzaren eta Odolaren Sakrifizio Adoragarriaren oferitzeko. Hartako ere, amorekatik populia disposa ahal dadin Apeza bezala Elizak hartako galdeiten dien preparazioniarekin, Apezak erran behar