Orrialde:Lopez 1782.djvu/223

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<222>

hain aitzina gorpitza eta halaz, Elizak Jinkoari eiten derakon galdua —Meza Seinduko Sakrifiziua izan dadin arimaren eta gorpitzaren salbagarri— osoki konplithia idireiten duzu. Hala nola Kananeako emazthia Jesu-Kristoren arroparen hatza hunki zien dohainian sendothia izan baitzen bere odol galtzetik, eta nola Jordaneko uhaitzeko hurak baratu baitziren Arka Seindia hartan sarthu bezain sarri, orobat Jesu-Kristo gutara jin denetik tentazioniak oro apaizeatzen tuzu eta bekathiaren suia iraungitzen. O frutu baliosa, ziozu oihuz gizon seindu batek! O fruthu preziatia, birjinitathia ekarten dien fruthia! Beste Author batek erraiten dizi eztela eremedio hoberik garbitarzunaren begiratzeko, ezi ez ardura & untsa komuniatzia.

Nizefora Calixta Autorrak, Gregorio Tursekuak eta beste anitzek erraiten dizie gauza miragarri bat heldu zela Konstantinoplan, zoiñek untsa poroatzen baitu Sakramendu Seindiaren bertuthia hedatzen dela arimala, bai eta gorpitzera. Greziako Elizaren kostuma duzu Ogi alxatutik eta jaten dugunetik konsekratzia; populiari komuniatzera eman onduan, Ogi sakratu hartarik baratzen ziren undarrak, haur gazte barur ziren batzuri emaiten zititzien jatera eta Nizefora horrek berak ziozu, haurrian anitz aldiz eman zerakotela. Aldi