<221>
Seint Krisostomak, aldiz, ziozu, lege zaharrian axuriaren odolak —etxeko borthalburietan ezarriak— zienaz geroz indarra etxetan zirenen libratzeko edo begiratzeko Ainguru hiltzaliaren ezpatatik, zer bertuthe eztu uken behar Sakramendu Seindu horrek, zoiñen itzala bezik ezpaitzen axuri haren odola?
Bena berheziki Seindiek erraiten dizie oros gañeko erremedio bat dela lohikeriako tentazionen kontre, ezi gure beitako seindimendu likitsak apaitzeatzen tizi, bekathiaren sutheia flakatzen eta plazer gaizthuen suia hiltzen, hurak suia hiltzen dien bezala. Zentsu hori emaiten dizie Seint Jeromak, Seint Tomasek eta beste anitz Seinduk Zakaria Profetaren hitz hoer: zer ere hunik, zer ere ederrik baita, ezthea izaithia Hautathiak, eta Seindiak eiten thien Ogia eta Birjinak egiten thien Anua? Erraiten dizie Aingurien Ogi horren bertuthia dela Birjinen egithia, eta hala nola gorpitzeko hazkurria hun denian, odol eta umore hunak egiten baititu, orobat hazkurru ispiritual horrek gutara erakarten thiela seindimendu garbiak eta xahutarzun oso batetako pentsamendiak. Hori duzu irina, zointzaz Elizea Profetak kendu baitzien Profeten haurrer emaiten zuten haragien karaztarzuna oro.
Seint Zirillek erraiten dizi Zeluko hazkurru horrek seindutzen diela arima, eta