<220>
ZAZPIGERREN KAPITULIA [II/8/10]
Ardura komuniatzia eremedio handi edo askar bat dela tentazione suerte ororen kontre, eta berheziki garbitarzunaren begiratzeko
Seindiek erraiten dizie ardura Aldareko Sakramendu Seindiaren erezebitzia eremedio handi bat dela tentazione ororen kontre, zeren arimaren azkartziaz eta Jinkoaren borondathiaren gogotikago egithiaz beztalde, gure pasioniak eta habituda edo kostuma gaizthuak flakatzen baititu, eta bekathiaren edo gure naturaleza gaizthuaren inklinazioniaren suia —zoin baita gaitz ororen errua— hertzen baitu. Seint Tomasek erraiten dizi komunioniak gure tentazionetarik libratzeko edo begiratzeko dien botheriaren arrazoiñetarik bat dela, zeren Jesu-Kristoren heriotziaz Ifernia bentzithia izan baita, eta Sakramendu Seindu hori haren heriotziaren berriapen eta itxurapen bat delakotz, Demoniuek haren Gorpitza eta Odola gutan ikuz bezain fite, ihez egiten dutela eta gure Ainguru beiraler eta laguntzen gituztener bere plaza edo lekia uzten. Arrazoin hortzaz Seint Iñazio Martirak eta Seint Zirillek abis emaiten dizie ardura komuniatzia Demoniuer ihez-eraiteko.