Orrialde:Lopez 1782.djvu/220

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<219>

Zeluko Ogi horren huntarzun miragarriez erraitetik jiten girenaren arabera, hortarik idoki behar dugun fruthia edo prootxia duzu, kuraje handi bat bethi Jinkoaren bidian aitzina joaiteko, indar eta bertuthe azkar bat gure pasionen hezteko eta Demoniuaren atakier bihurtzeko; ezi Jaunak preparatu diraguzu Mahai Seindu hori gaizki xerkatzen gituzten ororen kontre, eta hartakotz, Seint Krisostomak erraiten dizi Mahain hartarik jeiki behar dugula lehoin batzu bezala, begietarik suia aurtikiten edo egozten dugularik eta Demoniuaren beraren ikaragarri. Jesu-Kristok berak Sakramendu Seindu horren indarra azki erakatsi dizi noiz eta ere Dizipulier komuniatzera eman zereen onduan, erran baitzereen: jeiki zitezte, guatzen hebentik; erran baileree bezala: orai komuniatu duzie eta azkar zirete, jeiki zitezte, guatzen sofritzera. Ikuzten ere diizi, Elizaren hatsarrian, Sakramendu Adoragarri hori ardura erezebitzen zuten denbora hartan, fidelak azkar zirela ez xoilki Jinkoaren legiaren begiratzeko, bena orano Errege heer injustoki gaizki egilen errabiaren pazienki sofritzeko, eta Jesu-Kristoren fediaren amorekatik bere bizien kurajozki emaiteko.