<218>
haren medioz gozatzen dizi eztitarzun ispirituala ithurrian berian, zoin baita Jesu-Kristo, eta eztitarzun hura hain handi duzu, nun zunbait aldiz hedatzen baita gorpitzerano, Dabiten erran hoen arabera: ene bihotza eta ene haragia allegeratu tuzu Jinko bizi denian.
Hanti jiten duzu —ziozu Seint Bonabenturak— ardura bere buria flako idireiten dienak Mahain Seindura hurrantzian, han kausitzen baitu hainbeste konsolu eta eztitarzun Zeluko hazkurru haren medioz, nun hantik jalgiko baita flakeziarik batere uken ezpailu bezala. Gimond Abersako Apezpikiak, Naplaseko Erresuman, iskiribatzen dizi noizpaizko Ermithanek hainbeste konsolu eta indar jardiresten zutela komunione seindian, nun hetarik zunbait beste hazkurrurik batere hartu gabe bizi baitziren komuniatzen zuten egunian, eta aldis, komuniatzen etzuten egunetan, flakezia eta augadura hilgarri bat seindi baitzuten; erraiten ere dizi hetarik zunbaiti Ainguru batek egun oroz ekarten zerakola Osthia Seindia, egoiten zen lekura. Errana duzu Zistauko Ordreko Kroniketan —erran nahi baita gauza miragarrien iskiribietan—, fraide batek komuniatzen zien aldi oroz seinditzen ziela ezthi jan bailu bezalako eztitarzun bat, eta hirur egunez eztitarzun haren gozuak irauten zerakola.