<217>
batetaranokuan; orobat ere Jinkoasko Sakramendu horrek arimaren bizi ispirituala atxikiten dizi, indar galdiak berritzen eta emendatzen bertuthian perfekzione oso batetaranokuan. Hori duzu Ogia, gizonaren bihotza gortzen eta azkartzen diena eta hartarik jan onduan, behar diizi Eliak bezala Horebeko borthu seindura heltzeko indarrak hartu.
Gorpitzeko jañariak orano haur badizi bere beithan: hanbatenez ere jathian plazer aboro eiten dizi, zunbatenaz ere gozuago baita eta jaliak jateko deia edo ezkenia handiago baitu. Orobat duzu zelutiko hazkurru hortzaz: etzi xoilki erezebitzen diena jasaiten, hunian iraunarazitzen, azkartzen, bena orano gozo miragarri bat emaiten; eta hara zer señalatzen zien Jakopek hiltzerakuan bere haurrer eman zien benedikzione batetan, zointan ordiandanik erraiten baitzien zer helduko zen graziasko legian —erran nahi baita gure lege seindian—, ezi Aser bere semia benedikatu zienian, erran zizin: Aserren ogia net hun dateke, Erregen dezkantsiak eginen tu. Jesu-Kristo duzu Ogi hura, eta Ogi bat duzu —ziozu Seint Tomasek— zoiñen gozua nehork erran diroen beno hobiago edo miragarriago baita, haren behar bezala erezebitzeko gozua galdu eztutenendako; ezi arima Jesu-Kristo erezebitzen dienak, Sakramendu