<216>
ezagutarazi hartarik idoki behar gindien prootxia, eta arrazoin beraz eta hartakotzat, heben minzatuko gituzu prootxu hetarik zunbaitez. Sakramendu Adoragarri horrek, beste Sakramendiek bezala grazia emaiten edo aments emendatzen dizi diñoki edo behar bezala errezebitzen dutener, bena orano badizi beste dohain bat hari berari dagena eta beste Sakramendiek eztutena, eta dohain hori Teolojienek deitzen dizie jañari edo hazkurru ispirituala, zeren arima hazten baitu, azkartzen eta Demoniuaren atakien bihurtzeko eta bertuthiaren besarkatzeko indarrak emaiten.
Anitz Seinduk esplikatzen thuztenian Jesu-Kristoren hitz hok: ene Haragia egiazko jañaria da eta ene Odola egiazko edaria, erraiten dizie, zer ere gorpitzaren hazkurriak naturalki gure gorpitzian egiten baitu, zelutiko hazkurru horrek ispiritualki gure arimetan egiten diela. Florenzako Konziliuak gauza bera erraiten dizi, eta aboro. Ziozu Jesu-Kristok nahi uken diela establitu Sakramendu hori Jañarien idurien pian, amorekatik iduri edo itxura hek ezagutaraz lezaguten gutan egiten zithien prootxiak, eta gure arimendako haren gindien beharra. Halaz, gorpitzeko hazkurriak gorpitza jasaiten dien bezala, indarrak emaiten eta handiaraziten adin eta handitarzun